XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. Betidanik dazau (ezagutzen dau) Jaunak bere egiña: 19. beraz, Jaungoikoagana biurtzen diran atzerritarrai, ez yakela gogait eragin bear uste dot; 20. guzurrezko jaungoikoen kutsuetatik, aragikeritik, ito danetik eta odoletik alde egin dagien idatzi baiño.

21. Izan be, Moises'ek ba-dauko antxiñako aldietatik uri bakoitzean bere irakasikizuna nok irakatsi, sinagogetan larunbat oro aren idaztikoak irakurten dira-ta?.

BATZARRAREN ERABAGIA.

22. Orduan, Apostoluak eta zaarrak, Eliza guztiagaz, euren artetik gizonezko batzuk aukeratu ta Antiokia'ra Paulo ta Bernabe'gaz joan zeitezen erabagi eben: eta Barsabas izeneko Judas ta Silas, anaien arteko gizonezko aurrenetarikoak aukeratu ebezan: (...): 23. arein eskuz angoai auxe idatzirik: Apostolu ta zaar anaiak, Antiokia'n, Siria'n eta Zilizia'n dagozan atzerritarteko anaiai, agur.

24. Guretariko batzuek, guk ezer esateke, zuekana joan eta zuen biotzak artegaturik, euren barriketaz kezkaz bete zaituela jakin dogu,(...).